UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • Español
    • Euskera
  • Login
  • English 
    • English
    • Español
    • Euskera
  • FAQ
View Item 
  •   Home
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   Home
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Emakumezkoen mintzoaren azterketa Joakin Altzibarren "Grand Tour" antzerki obra oinarri

Thumbnail
View/Open
GrAL_Etxeberria.pdf (375.7Kb)
Date
2020-12-21
Author
Etxeberria Soria, Eider
Metadata
Show full item record
URI
http://hdl.handle.net/10810/49195
Abstract
Lan honen helburu nagusia emakumezkoen hizkera aztertzea da; horretarako Joakin Altzibar Jauregik 1772an idatzitako Grand Tour izeneko antzerki obra izan dut oinarri nagusi. Izan ere, antzerki obra horretan emakumezko hiru pertsonaia ageri dira eta hori dela eta, Joakin Altzibarrek emakumezkoen hizkera nolabait islatu zuelakoan, pertsonaia horien hizkeran hainbat hizkuntza-ezaugarri bilatu, aztertu eta neurtu ditut eskura dagoen bibliografia eredu izanik. Emakumezkoen hizkeraren azterketa hizkuntzan oinarriturik oraindik hasikinetan dago euskal hizkuntzalaritzan, nahiz Blanca Urgellek abiatu zuen 2019an lehenbizikoz euskal emakumezko idazleen bilaketa eta emakumezkoen mintzoaren bilaketa euskal testuetan. Alabaina, munduan barrena jarriz begirada alor hau aztertuxeago dagoela ikus daiteke; horren aitzindari genuke Robin Lakoffen 1973ko lana, zeina lan honen analisirako eredu eta gida nagusia izan den. Lakoff (1973) lanaren ildotik beste hainbat ikerketa egin dituzte munduko hizkuntzalariek, eta horretarako ahozko hizkera islatzen duten testu eta grabazioak hartu dituzte lagin gisa. Ahozko hizkera nola edo hala islatzen duten testu-generoen artean antzerkigintza ikerlerro honetarako baliabide erabilgarria da, besteak beste, ahoz antzeztuko den obra bat izanik, idazleak ahozko eguneroko hizkera, edo behintzat hortik nahikoa gertu dagoen hizkera eredu bat islatzeko ahalegina egiten duelako. Euskaraz antzerkigintza hizkuntza tradizio handiekin alderatuz berandu garatu bazen ere, XVIII. mendeko hiru antzerki obra iritsi zaizkigu: lan honen oinarri den Grand Tour antzerki obra, Muniberen Borracho Burlado eta Barrutiaren Acto para la nochebuena (Gabonetako Ikuskizuna). . Grand Tour antzerki obrako emakumezkoen hizkeraren analisia aztergai duen lan honetarako, beraz, Muniberen eta Barrutiaren antzerki obrak erabili ditut erkaketa txiki bat eginez, kontuan izanik bi hauetan emakumezkoez gain gizonezkoak ere agertzen direla. Hala ere, beste baliabide batzuk ere izan ditut eskura, besteak beste, OEH eta Klasikoen Gordailua. Analisiari dagokionez, bost hizkuntza ezaugarri garatu ditut: partikula betegarriak eta interjekzioak, kalifikatzaileak, txikigarriak, erlijioarekin lotutako esamoldeak eta galdera erretorikoak. Alabaina, euskaraz ildo honetan aurretik lanik egin ez izanak zailtasunak sortu dizkit; bestalde, laginak berak ere mugak dituela ikusi dut, Grand Tour obran hiru emakumezko ageri baitira, baina gizonezko pertsonaia bakar bat ere ez. Bestalde, ahozko generoa den arren antzerkigintza, erlatiboki baino ez du islatzen ahozko eguneroko hizkera. Gainera, gizonezko batek idatziriko obra izanik, eta barregura sortu nahiz egindakoa, baliteke emakumezkoen hizkera islatzen saiatu nahian, hizkera bera desitxuratu edota fidelki islatu ez izana.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE
 

 

Browse

All of DSpaceCommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE