Zaintza sektoreko langileen errealitatea: menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaren inguruko analisia
View/ Open
Date
2021-06-15Author
Mocoroa Garmendia, Ioseba
Metadata
Show full item recordAbstract
EUSKARA: Gizartean, eztabaidan dagoen gai bat da zaintza lanen ingurukoa, zenbait eragilek lan esanguratsua egin dutelako hau mahai gainean jartzeko. Gainera, COVID19aren krisiak agerian utzi du zaintza lanen sektorean gabeziak daudela, besteak beste, erresidentzia askotan ezin izan delako kontrolatu birusaren hedakuntza, baliabide falta medio, bai egoiliarrak artatzeko eta baita langileen lan baldintza eta segurtasuna bermatzeko ere. Gaiaren gaurkotasuna ikusita eta honen inguruan datuak biltzeko eta eskuragarri izateko zailtasunak ikusita, batez ere euskaraz, lan honekin lan hauek azaleratzeko eta ikusgarri bihurtzeko hondar aletxoa jarri nahi da.
Zaintzak, izan ere, behar beharrezkoak dira gizaki guztion bizitzan zehar, hau aurrera eraman ahal izateko. Baina, guztion bizitzaren parte izanagatik zaintzak, ez zaie benetan daukaten balioa ematen, kolektibo zaurgarrienen esku utziz kasu askotan lan hauek, baldintza oso xumeetan.
Nahiz eta arlo teorikoan lanketa zabala egon, benetako egoera aztertzea ez da batere erraza, zaintzaren inguruko eta zaintzaileen inguruko errealitatera doitzen diren datu fidagarriak lortzea ez delako batere erraza. Hau ikusita, sektorea ulertzen eta errealitatea deskribatzen saiatuko gara lan ikusezinak azaleratzeko ekarpen bat egin nahian.