Entrenamendu kargaren kuantifikazioa eta analisia: barne eta kanpo kargaren arteko harremana hesi lasterkari baten entrenamenduan
Fecha
2021-06-30Autor
Garaialde Zeberio, Aiara
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honen helburua entrenamendu kargaren aldagai ezberdinen arteko lotura aztertzea da hesi
lasterkari batean; hau da, kanpo kargako aldagaien eta barne kargaren artean zein lotura dagoen
analizatzea. Era berean, kanpo karga kuantifikatzeko alternatiba ekonomiko eta nahiko erraz baten
proposamena burutu nahi da, kanpo kargaren aldagai jakin batzuetan arreta ipiniz. Honetarako,
entrenamendu kargaren aldagai ezberdinen kuantifikazio prozesu bat burutu da hesi lasterketako
modalitatearen alorrean. Parte hartzailea 26 urteko mutil bat izan da, 110 m eta 60 m hesien
modalitatean espezializatua (atletismoan). Atletaren eskakizun fisiko eta erantzun fisiologikoen
entrenamendu karga kuantifikatu da denboraldi osoan zehar; iraileko entrenamendu fase orokorretik
martxoko Espainiako txapelketetara arte, txapelketa fasearekin amaituz. Honetarako, hainbat tresna
eta aldagai kontsideratu dira; hala nola, pertzibituriko esfortzuaren ratioa (RPE) Borg CR-10 eskalaren
bitartez barne karga neurtzeko alde batetik; eta distantzia totala, intentsitate ezberdinetako lana
(gaitasun eta potentzia aerobikoa, gaitasun eta potentzia laktikoa, gaitasun anaerobiko alaktikoa eta
potentzia alaktikoa), errepikapenak, indar maximoko lana, esplosibo erreaktiboko eta erreaktibo
erreflexuko lana kanpo kargaren aldagai gisan, bestetik. Hau, behaketa zuzenaren bitartez eta
neurketak burutuz (metro zein kg-tan) egin da. Gainera, erresistentziak edota hesien altuera zein
kopuruak ere kontuan hartu dira. Emaitzetan kanpo karga eta barne kargaren artean harreman estua
dagoela ikusi da; barne karga kanpo kargaren ondoriozko erantzun garbi bat dela azpimarratuz eta
euren artean kausa ondorio erlazioa finkatuz. Bestalde, barne karga bereziki entrenamendu eta
lehiaketen intentsitate mailarekin gehiago lotzen dela aztertu da eta entrenamendu bolumen handiak
gailentzeak barne kargan eragina duela ikusi da baita ere. Era berean, entrenamendu bolumen handiek
lesio arriskua areagotzen dutela antzeman da, modu nabarmen batean. Ondorio gisan, atleten
entrenamendu prozesuaren monitorizazioak duen garrantzia azpimarratu eta atletismoaren eremuan
ikerketa gehiago behar direla esan daiteke.