Show simple item record

dc.contributor.advisorPascual Saiz, José Antonio ORCID
dc.contributor.advisorPérez de Viñaspre Garralda, Olatz ORCID
dc.contributor.authorPérez Diez, Iñigo
dc.contributor.otherF. INFORMATICA
dc.contributor.otherINFORMATIKA F.
dc.date.accessioned2021-10-13T13:02:05Z
dc.date.available2021-10-13T13:02:05Z
dc.date.issued2021-10-13
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53357
dc.description.abstractProiektu honetan, Monero kriptotxanpon-sareak nola funtzionatzen duen ikertu da, sareko nodoak sinkronizatuta mantendu daitezen, automatikoki sortzen den sare birtuala eta parekoen arteko komunikazioa ahalbidetzen duen aplikazio-mailako Levin protokoloa aztertuz. Hau da, Levin protokoloak zehazten dituen hainbat mezu erreplikatu eta bidali dira, erantzun bakoitzaren informazioa gordez eta datu horiek modu txukunean adieraziz. Izan ere, prozesu bakoitzak lortutako informazioa fitxategietan idazteaz gain, mapamundi baten bidez, nodo bakoitza bere koordenatuetan kokatu da. Gainera, sagua mapako puntu baten gainean jartzerakoan, puntu horretan dauden nodoen informazio laburra (bakoitzaren IP helbidea eta horrek bidalitako transakzioak) ikus daiteke. Garatutako tresnekin, guztira 36553 nodo (IP helbide desberdin) aurkitu dira Monero sarean, eta 48277 transakzio jaso dira horietako batzuetatik, baina geroz eta denbora gehiago egon exekuzioan, orduan eta transakzio gehiago jasoko dira. Halaber, nodoak mapan kokatu heinean, motelagoa izango da programa horren exekuzioa. Lortutako informazioarekin, sarearen propietateak eta lan-kargaren banaketa aztertu da. Erabiltzailearen pribatutasuna bermatzea helburu izanik, dibisa kriptografikoa erabiltzen den esparruak kontuan hartuta emaitzen analisi zehatza egin da. Izan ere, mapan ikus daitekeen kokapenak ez du zertan Monero erabiltzaile batena izan; hau da, pribatutasun zerbitzu bat eskaintzen duen nodo bat izan daiteke mapan kokatutakoa: The Onion Router (Tor) sareko irekiera nodo bat, adibidez. Nabigatzaile horrek hainbat erabiltzaile modu anonimoan internet sarean komunikatzea ahalbidetzen du, eta ezkutuko zerbitzuak atzi daitezkeenez, Monero esparru horietan erabilia dela pentsa daiteke.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleMonero kriptotxanpon-sarearen azterketa Levin protokoloa erabilizes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-14T08:24:15Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, el autor
dc.contributor.degreeInformatika Ingeniaritzako Graduaes_ES
dc.contributor.degreeGrado en Ingeniería Informática
dc.identifier.gaurregister114253-811391-10
dc.identifier.gaurassign122376-811391


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record