Hezkidetza eta Lehen Hezkuntza lotzen dituen haria bilutzen
Abstract
[EUS] Gradu Amaierako Lan (GrAL) honetan, gizartean pil-pilean dagoen
gaiaren inguruko ikerketa aurkezten da: hezkidetza eta Lehen Hezkuntza. Ikerketari
ekiteko Arabako ikastetxeetan lanean dauden irakasleak elkarrizketatuko dira, gaiak
errealitatean duen egoera ezagutuz. Ikerketan genero eta hezkidetzaren trataerak
hezkuntzan izandako bilakaera historikoa nahiz azken urteetan emandako aurrera
pausuak aztertuko dira. Helburuak ondorengoak dira: irakasleek generoaren inguruan
duten ezagutza identifikatzea; hezkidetzaren kudeaketa aztertzea; eta LH-n genero
berdintasunaren benetako egoera ikertzea. Aurrekoa egiaztatzeko atal praktikoan
irakasle diren 12 gizon eta emakume irakasleak elkarrizketatuko dira, 25 bat galderaz
osaturiko galdetegi baten bitartez. Emaitzak erreparatuz ondorioztatu da irakaslegoak
jasotako formakuntza ez dela nahikoa izan gaia era egokian kudeatzeko; era berean,
argi ikusi da emakumeak gizonak baino bitartekari handiagoak direla genero
berdintasuna sustatzeko. Ikerketaren ondorioak behatuz, argi geratzen da nahiz eta
aurrerapausoak eman diren, ikas komunitateak oraindik ere erabateko berdintasunari
trabak jartzen dizkioten tokiak direla. Azkenik, hobekuntzei dagokienez genero
berdintasunaren alde lan egiten duten plan, plataforma nahiz egitarau desberdinak
gehiago aztertzea aukera izango litzateke gaiaren ikerketa erabat borobiltzeko. [ES] Mediante este Trabajo de Fin de Grado (TFG), se investiga el hilo que une el sistema educativo y la coeducación. Para llevar a cabo la investigación, se ha contactado con diferentes profesionales quienes serán clave para conocer la situación actual de las aulas. En dicha investigación se analiza la evolución histórica de la coeducación en educación, destacando su desarrollo en las últimas décadas. Los objetivos del TFG son los siguientes: identificar el conocimiento del profesorado acerca del género; analizar el tratamiento de la coeducación; e investigar cuál es la situación de la igualdad de género en educación. Para ello en la parte práctica del trabajo se entrevistará a 12 docentes, hombres y mujeres, mediante una encuesta formada por 25 preguntas. El resultado ha demostrado que la formación del profesorado no es suficiente para afrontar el problema; asimismo, se ha comprobado que el género femenino del profesorado cuenta con más herramientas para proclamar la igualdad de género. Las conclusiones de dicha investigación muestran que los centros educativos obstaculizan el camino a una completa igualdad. En lo que a las mejoras se refiere, sería interesante investigar acerca de los diferentes planes de coeducación para poder así guiar y ser ejemplo de verdadera igualdad.