Bilboko etxebizitzen prezioen analisi estatistiko eta ekonometrikoa
Fecha
2022-02-01Autor
Aguirre Uribe, Ane Amaia
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Ikerketa honen helburua 2020-2021 urterako Bilboko etxebizitzaren prezioaren zehaztapena da, Rosen (1974) proposatutako metodologia hedonikoaren bitartez. Metodologia hori etxebizitzaren ezaugarri kuantitatiboen eta kualitatiboen arabera etxebizitzaren prezioa estimatzean oinarritzen da. Lana burutzeko datu base bat sortu da Excel programarekin, Idealista, Fotocasa eta Pisos web-orriko informazioa erabiliz eta analisi ekonometrikoa burutzeko Gretl softwarea erabili da. Eredua zehaztuta, estimatuta eta emaitzak aztertuta, Bilboko etxebizitzaren prezioan hurrengo aldagaiak eragina dutela zehaztu da: azalera, komuna kopurua, garajea duen ala ez, igogailua duen ala ez, kanpoaldekoa edo barrualdekoa den, solairua, egoera onean dagoen edo erreformatu behar bada eta kokapena.