Eutanasian oinarritutako osasun-hezkuntza programa, Donostiako Arantzazu ospitaleko gaixotasun terminaletaz arduratzen diren erizainei zuzenduta.
Ikusi/ Ireki
Data
2022-07-26Egilea
Michelena Iztueta, Leyre
Laburpena
Sarrera: Eutanasia, mediku batek gaixo eskatzailearen sufrimenduarekin amaitzeko
eragindako heriotza da. Prozesua luzea eta gogorra da, bai gaixoarentzat, bai
profesionalentzat, alderdi askoren desoreka ekartzen baititu berarekin (arlo biologikoa,
psikologikoa, soziala, familiarrra eta ekonomikoa). Erizaintzak prozesuaren urratsak
ezagutzea eta emozioen maneiu egokia egitea funtsezkoa da prozesua ondo atera dadin,
bizi-kalitatea, autonomia, ongizatea, justizia eta erantzukizun morala bezalako faktoreak
beti kontuan izanda, ahalik eta zainketa egokienak eman ahal izateko eta gaixoaren
duintasuna uneoro bermatzeko.
Helburua: Donostiako Arantzazu ospitaleko gaixotasun terminaletaz arduratzen diren
erizainei eutanasiaren prozesuari buruzko osasun programa bat diseinatzea.
Metodologia: Osasun heziketa programaren PIO galderari erantzunez, eta barneratze
eta kanporatze irizpideak jarraituta, bilaketa bibliografikoa iturri desberdinetan egin da:
datu-baseetan (Pubmed, BVS eta Dialnet) eta web-orri desberdinetan. Proiektuaren
egitura eta programazioa egiteko aldiz, “Gral eskuliburua” eta eredu desberdinak hartu
dira erreferentzia moduan.
Plangintza: Programa 5 saioetan landuko diren 5 gai-multzoetan banatuko da.
Honetarako, osasun-agente desberdinek hartuko dute parte, gaiak behar bezala
jorratzeko. Metodologia pedagogikoari dagokionez, programa hau partaideen parte
hartze aktiboan oinarritzen da. Bukatzeko, ebaluazioa hiru zatitan banatuko da;
emaitzen, prozesuaren eta egituren eta baliabideen ebaluaketa egingo baita.
Ekarpen pertsonala: Nahiz eta Espainian eutanasia 8 hilabete daraman legeztatuta,
gaur egun informazio asko aurkitu dezakegu gaiari buruz, baina egindako bilaketan ez
dira erizainei zuzendutako osasun-hezkuntza programarik ikusi. Hala ere, pazienteari
zuzenki eragiten dion arazo bat da eta ondorioz, erizaina ezinbesteko papera betetzen du
osasun hezitzailearen rolean, asko eman baitioke hiltzeko laguntza prozesuari.