Osasun-hezkuntza programa: anorexia nerbiosoaren prebentzioa nerabezaroan.
Ver/
Fecha
2022-07-26Autor
Telleria Goicoechea, Garazi
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS]
Sarrera: Anorexia nerbiosoa elikadura jokaera nahaste larrienetarikoa eta hilkortasun
altua duen gaixotasun psikiatriko bat da. Gaixotasun honek hainbat ondorio larri eragiten
ditu; eta intzidentzia ere goraka doa azken urteotan. COVID 19aren ondoriozko
pandemiarekin, gainera, okerrera egin du egoerak. Nerabeak aldaketa unean daudela
eta arrisku faktoreek zuzenean eragiten dietela ikusita, osasun-hezkuntza programa bat
egitea erabaki da.
Helburuak: Beasaingo Institutuko 12 urteko nerabeetan anorexia nerbiosoa
prebenitzeko osasun-hezkuntza proiektu bat diseinatzea.
Metodologia: Gaiaren inguruko informazioa aurkitzeko datu baseetan burutu da
bilaketa. Behin zein informazio dagoen aztertu ostean, anorexia nerbiosoaren hainbat
fundaziotatik lortu da lana garatzeko beharreko informazioa. Horretaz gain, anorexia
nerbiosoarekin lan egindako erizainekin eta nerabeen irakasle den batekin kontaktuan
jartzea lortu da.
Plangintza: Bibliografia irakurri eta aurrez aipatutako profesionalekin kontaktuan jarri
ostean, egokiena gaia zeharka lantze dela ikusi da (nerabeekin anorexia nerbiosoaren
inguruan sakonduz gero, ideia arriskutsuak transmititzeko aukera baitago). Horregatik,
gaixotasuna sor dezaketen arrisku faktoreen lanketa egingo da nerabeekin:
autoestimua, gorputz irudia, ohitura osasungarriak sustatzea, sare sozialen erabilera eta
gordofobia. Gai bakoitzarentzat 2h-ko saioa eskainiko da goizeko 8:00etatik 10:00etara,
2022ko ekainaren 6tik 10era.
Ebaluazioa: Programa burutu ostean, hainbat ebaluazio burutuko dira: edukien
ebaluazioa (saio bakoitzaren ondoren eta programaren amaieran), egitura/baliabideen
ebaluazioa (xede taldeak eta osasun agenteek) eta saioan zehar sentitu dutenaren
ebaluazioa (xede taldeak).
Ekarpen pertsonala: Anorexia nerbiosoa geroz eta egoera larriagoan dagoen
gaixotasun psikiatrikoa da, gainera, COVID 19ak eragindako pandemiaren ondoren,
egoerak okerrera egin du. Horregatik, prebentzioa egitea ezinbestekoa da eta
erizaintzak asko dauka egiteko egoera honen aurrean. Honelako programak martxan
jartzeko interesgarria izan daiteke eskola-erizain baten beharraren inguruan azterketa
egitea, nerabeen kezkak bertatik bertara ezagutu eta hauei aurre egiteko. [ENG]
Introduction: Anorexia nervosa is a serious eating disorder and one of the psychiatric
illnesses with the highest levels of mortality. This illness has several severe
consequences and in the last years its incidence has grown. Furthermore, the COVID
19 pandemic has made the situation worse. Considering that teenagers are in constant
change and that they are more likely to be affected by the risks factors to develop this
illness, it has been decided to implement a health promotion program.
Objectives: To design a health promotion program to prevent anorexia nervosa among
12-year-old teenagers at the secondary school of Beasain.
Methodology: To find information about the topic, first a search in the databases
provided to that effect has been carried out. Once examined the information available in
them, different anorexia nervosa foundations have been contacted to obtain further
information. A nurse that has worked with anorexia nervosa patients and a secondary
school teacher have also been interviewed.
Planification: After reading the bibliography and contacting with the professionals
mentioned above, it has been concluded that it is better to present the topic of anorexia
nervosa to teenagers indirectly. Because of that, it has been decided that the students
should analyze the risk factors that can lead to the illness, namely, self-esteem and body
image issues, healthy habits, use of the social media and fat-phobia.
Evaluation: After carrying out the program, the following aspects will be evaluated: the
contents, the structure and methodology and the emotions.
Personal contribution: Anorexia nervosa is a psychiatric illness that is creating great
concern. Prevention is essential and nurses can play a vital role in that. To carry out a
prevention program such as this, it would be interesting to evaluate the need for school
nurses.