Ostomiak dituzten pazienteen kasuan, sortu daitezkeen konplikazioei aurre egiteko eta bizi-kalitatea hobetzeko erizaintza-zainketak
View/ Open
Date
2022-07-26Author
Miguel Biurrarena, Maider
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: interbentzio kirurgiko baten bitartez, errai huts bat kanpoaldearekin
komunikatuz sortzen den irekidura da ostomia. Mundu osoan 1,9 milioi pertsona inguruk
dute, eta koloneko minbizia da ostomia sortzeko arrazoi nagusia. Ostomia izateak
pertsonaren bizitzan, familian eta osasun-sistemarengan eragiten dituen ondorioak
kontuan hartuz, erizainek zuzendutako esku-hartze ugari jarri dira martxan.
Helburuak: errebisio bibliografikoa burutzeko 3 helburu finkatu dira. Lehenengo
helburua ostomien definizioa egitea, paziente ostomizatuen epidemiologia eta bizikalitatea azaltzea, eta izan ditzaketen konplikazioak deskribatzea izango da. Bigarren
helburua ostomizatuta dagoen pazienteari eta konplikazioak dituztenei erizainak eskaini
beharreko erizaintza-zainketak azaltzea, eta, azkenik, hirugarren helburua zainketa horien
eraginkortasuna aztertzea.
Metodologia: Descriptores en Ciencias de la salud eta Medical Subject Headings
deskriptoreak aukeratuz eta Patient, Intervention, Outcome egituran oinarrituz,
berrikuspen bibliografiko bat egin da Dialnet, Cuiden, Pubmed eta Cochrane Plus datubaseetan nahiz Biblioteca Virtual de la Salud meta-bilatzailean. Horrez gain, web-orri
ezberdinak erabili dira informazioa osatzeko. Guztira, 34 erreferentzia bibliografikorekin
burutu da berrikuspen bibliografikoa.
Emaitzak: ostomia bat izateak aldaketa ugari sortzen ditu pertsonaren bizi-erritmoa eta
kalitatea erabat aldatzen dituelarik. Ostomizatuak aldaketa emozional eta psikologiko
ugari bizitzen ditu, horiek autoestimuan, sexualitatean, harreman sozialetan, familia
dinamikan, eta orokorrean bizi-kaltatean ondorio handiak sortuz. Gainera, ostomia duten
pertsonen % 50a baino gehiagok bizi-kalitatea okerragotu dezakeen konplikazioren bat
izaten dute prozesuan zehar. Zentzu honetan, nabarmentzen da ostomiarekin lotutako
morbilitatearen zama nahiko esanguratsua dela ostomizatuarentzat, familiarentzat eta
osasun-sisteman dituen ondorio ekonomikoentzat.
Eztabaida: egindako berrikuspen bibliografikoan aurkitutako ikerketetan oinarrituz,
autoreek atal gehienetan adostasuna erakutsi badute ere, bizi-kalitatea neurtzeko
detekzio-gailuetan desadostasunak antzeman dira. Horrez gain, erizaintza-diagnostikoak
proposatu dira, eta erizainen ezagutza gehiago hedatzeko asmoz ideiak adierazi dira.
Ondorioak: erizainek bizi-kalitatearen jeitsieraren eta konplikazioen aurrean,
prebentzio, detekzio nahiz esku-hartze eraginkorren bitartez, ostomia duten pazienteak
modu holistikoan eta indibidualizatuan zaintzeko estrategiak dituzte.