Lehen hezkuntzako irakasleen ezagutzak arreta gabezia eta hiperaktibitatearen inguruan: nahasmenduaren trataera hobetzeko proposamen bat
Laburpena
[EU] Arreta gabezia eta hiperaktibitatea nahasmendua haurtzaro eta nerabezaroko neurogarapeneko nahasmendurik ohikoena da eta inplikazio esanguratsuak ditu, besteak beste, eskola testuinguruan. Hori dela eta, ezbairik gabe, hezkuntza-sistemaren erronketako bat da ikasle hauen beharrizanetara egokituz garapen akademiko eta pertsonalean izan ditzaketen zailtasunak bermez erantzutea. Jakintza aberastua duten irakasleek eraginkortasun handiagoz erantzuten dutela frogatu den aldetik, ondorengo lerroetan Lehen Hezkuntzako irakasleek nahasmenduaren inguruan dituzten ezagutzak hobetzearen garrantzia aldarrikatzen da. Lanaren ildoa hiru galdera eragileren baitan jorratu da. Zer dakigu arreta gabezia eta hiperaktibitatearen inguruan? galderarekin egun gaiaren literaturan biltzen diren nondiknorakoak aztertu eta nahasmendua ulertzeko ezinbesteko diren ezagutzen arakatzea burutu da. Zein inplikazio dute ezagutzek nahasmenduari erantzuterakoan? irakasleek dituzten ezagutzak zer-nolakoak diren eta hauek nahasmenduaren trataeran zer-nola eragiten duten aztertzen dira. Nola hobetu daitezke irakasleek AGHNren inguruan dituzten ezagutzak? galderaren inguruan hausnartu eta AGHNren inguruan dituzten ezagutzak, eta eskuarki, nahasmenduari eskola testuinguruan ematen zaion trataera hobetzeko esku-hartze xume bat aurkezten da.