Sektore pribatu eta publikoko langileen arteko soldata ezberdintasunak: Espainiako zonalde batzuen analisia
View/ Open
Date
2022-12-14Author
Frutos Gallastegui, Maite
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburua, sektore pribatu eta publikoko langileen orduko soldaten artean zer nolako ezberdintasunak existitzen diren analizatzea da haien lokalizazioa, lanpostua, enpresaren tamaina, erantzukizuna, ikasketak, sexua, adina eta enpresan daukaten antzinatasuna kontuan izanda. Era honetan, ibilbide-profesionala hastear gauden pertsona guztiak zein sektoretan barneratu erabakitzeko, sektore bakoitzean zein egoera izango dugun ikusi nahi da. Gainera, azpi helburu bezala sexuagatiko diskriminaziorik badagoen ere aztertu nahi da.
Lana hainbat ataletan banatu egin da. Hasteko, testuinguruan jartzeko sarrera bat egin da, jarraian jorratu egingo den lanaren helburuak eta hau hautatu izanaren zergatia azaldu egingo dira. Ondoren, lana burutzeko erabiliko diren laginaren, datu-basearen eta aldagaien zehaztasunak emango dira. Horrela, behin dena azalduta izanik aukeratu den laginaren azterketa hasiko da. Horretarako, datuen azterketa estatistikoa burutu egingo da, aldagai bakoitzaren ehunekoak eta egoera bakoitzean ematen den orduko batezbesteko soldatak grafikoetan errepresentatu egingo dira, ondoren hauen azalpenak emanez. Era honetan, sektore bietako langileen arteko soldata diferentziak ikusi ahal izango dira, aldagai bakoitzean. Behin analisi estatistikoa bukatuta, eredu ekonometrikoa zehazteari ekingo zaio, bertan aurretik aipatutako aldagai guztiak barneratuko dira, baita aldagaien forma funtzionalak ere. Ondoren, ereduan kolinealitaterik dagoen aztertu egingo da baita, White-n kontrastearen bidez heterozedastizitatea dagoenaren ebidentziarik baldin badagoen ere. Hau konprobatuta aldagaien banakako eta baterako esanguratasunak aztertzeko kontraste desberdinak egingo dira. Lan honen ondorio nagusia, sektore pribatuko eta publikoko langileen artean orduko soldata diferentzia existitzen dela da, langile biek baldintza berdinak betetzen dituzten arren. Amaitzeko, sexuagatiko orduko soldata diferentzia ere dagoela ondorioztatu daiteke.