Haurren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa: janztea, Budapesteko Emmi Pikler haur-eskolan
Tantak 34(1) : 83-103 (2022)
Abstract
Janztea zaintza errepikakor eta funtsezkoa da haurtxoen eta haur txikien eguneroko bizitzarako. Bi urteen inguruan, norberaren zaintzan parte hartzeak nabarmen egiten du gora, eta, aldi berean, helduaren esku-hartzeak behera egiten du. Hezitzaileak behar bezala babestuz gero, ikaskuntza geldiezina izango da autonomiarako bidean aurrera egiteko. Ikerlan honen helburua da behatzea eta aztertzea Budapesteko Emmi Pikler haur eskolako hezitzaileak nola sostengatzen dituen bere taldeko bi eta hiru urte bitarteko haurrak modu autonomoan jantz daitezen. Ikerlan hau jardueraren testuingurunatural eta ohikoan egin da, behaketa bidezko metodologiak proposatzen duen bezala ad hoc sortutako tresna baten bidez. Emaitzek erakusten dutenez, zaintza honetan haurraren autonomia sostengatzeko berezko ezaugarriak dituzten bi patroi bereizi daude, bata hezitzailearen zuzeneko esku-hartzearekin eta bestea zeharkakoarekin. Biek haurren autonomia goiztiarra uneoro eta egoera guztietan babesten duen eguneroko zaintza hau ulertzeko eta gauzatzeko modu bat islatzen dute.; Dressing is a recurrent and fundamental care for the daily life of infants and toddlers. By the age of two, participation in their own self-care increases significantly as adult intervention decreases,and progress towards autonomy in this learning process is unstoppable if the educator supportsit adequately. The aim of this study is to observe and analyze this issue; how the educator of the Emmi Pikler Nursery School in Budapest supports the two- to three-year-old children in her group to dress themselves autonomously. This study has been carried out in the natural and usual context of the activity, by means of an instrument created ad hoc, as proposed by the observational methodology, which has been the one used. The results show the existence of two different patterns of support forchild autonomy in the care of dressing: with direct intervention and with indirect intervention by theeducator, each with its corresponding essential qualities. Both reflect a way of understanding and executing this daily care that safeguards early child autonomy at all times and in all circumstances.