Show simple item record

dc.contributor.advisorMunarriz Ibarrola, Amaia
dc.contributor.authorYerro Arribillaga, Oihane
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-04-17T14:30:59Z
dc.date.available2023-04-17T14:30:59Z
dc.date.issued2023-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60685
dc.description42 p. -- Bibliogr.: p. 30-41
dc.description.abstractAzken urteotan, izugarri ugaritu dira elebidunen inguruko ikerketak, eta baita elebidunen inguruko ikerketa konparatiboak ere. Lan horiek hainbat erabaki metodologiko hartzea eskatzen dute, tartean elebidunen (edota elebakarren) kategorizazioari dagozkionak, eta egiteko hori konplexua da. Gero eta lan gehiagok erakutsi dute ez dagoela irizpide argirik elebidun edo elabakrarrak bereizteko, eta ezta elebidun moten arteko bereizketarako (Luk & Bialystok, 2013; Wagner et al. 2022). Surrain eta Luk-ek (2019 ) 2005-2015 bitarteko elebidunen inguruko lan enpirikoak aztertu zituzten elebidun eta elebakarren etiketa eta deskribapenak literaturan nola egiten ziren aztertzeko asmoz. Lan horrek erakutsi zuen irizpide desberdinak erabiltzen zirela bai gaitasuna aztertzeko, eta baita parte-hartzaileak deskribatzeko eta kategorizatzeko ere, eta horregatik, ondorioztatu zuten aurrera begira parte-hartzaileak zehatzago deskribatu beharra. Lan hori oinarri hartuta, gradu amaierako lan honen helburua da euskal elebidunak 2015-2021 bitarteko lan enpirikoetan nola etiketatu eta deskribatu diren aztertzea, esperientzia elebidunean eragiten duten faktore psiko-sozialak nola jaso eta azaltzen diren ezagutzeko. Horretarako, nazioarteko Scopus datu-basean euskaldunei buruzko ikerketa enpirikoak oinarri dituzten artikuluen corpusa osatu dugu (135 artikulu). Artikulu horietan honako ezaugarri hauek jasotzen diren eta hala bada nola neurtu diren aztertu dugu. Batetik, parte-hartzaileei erreferentzia egiteko etiketen erabilerari erreparatu zaio, hain zuzen, etiketa horietan honako hauek ageri diren aztertu da: elebidun elebakar dikotomia, jabekuntza-adina, hizkuntza nagusitasuna eta hizkuntza gaitasuna. Bestetik, parte-hartzaileen deskribapenei dagokienez, euskal elebiduna ezaugarritzeko zer datu ematen diren (besteak beste gaitasuna, erabilera, etxeko hizkuntza eta eskolatze hizkuntzaren zehaztapenak, eta azkenik, parte-hartzaileen testuinguru soziolinguistikoa) eta datu horiek lortzeko erabilitako galdetegiak edo bestelako tresnak zein diren aztertu nahi izan dugu. Emaitzek erakutsi dute etiketei dagokienez, herenak baliatzen duela elebakar elebidun dikotomia eta gehienek jabekuntza-adinean oinarrituriko etiketak erabiltzen dituela (2H1, H2g, H2b, H1, H2). Horrekin batera, hizkuntza nagusitasuna (dominant, balanced bilingual) eta hizkuntza gaitasuna (highly proficient) ere adierazten dute batzuek. Deskribapenei dagokienez, euskal elebidunak ezaugarritzeko galdetegiak erabiltzen dira ikerketen erdian; eta horietan galdetegi subjektiboak gailentzen dira. Erabileraren inguruko zehaztasunak apenas ageri dira, eta datu hori baino sarriago jasotzen da etxeko hizkuntza zein den eta eskolatze hizkuntza. Azkenik, Surrain eta Luken (2019) ikerlanean ez bezala, eremu soziolinguistikoa da euskal elebiduna deskribatzeko gailendu den ezaugarria (erdiak edo aipatzen du), hein handi batean aldagai honek bideratzen duela euskal elebidunaren esperientzia eta ezaugarritzeaes_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectelebitasunaes_ES
dc.titleEuskal elebidunak deskribatzen: 2015-2021 bitarteko ikerketak aztergaies_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-06-06T07:15:52Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister122953-937686-09
dc.identifier.gaurassign129383-937686


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record