Show simple item record

dc.contributor.advisorFernández Fernández, Beatriz
dc.contributor.authorBilbao Hernández, Kristina
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-04-17T14:35:39Z
dc.date.available2023-04-17T14:35:39Z
dc.date.issued2023-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60687
dc.description41 p. -- Bibliogr.: p. 38-41
dc.description.abstractLan honetan euskararen egitura elkarkari iragangaitzak aztertuko ditut. Euskaraz, egitura elkarkari kanonikoak iragankorrak dira eta elkar anafora elkarkariaren bidez eratzen dira, Mirenek eta Anek elkar ikusi dute esaterako. Alabaina, euren aldean badaude egitura elkarkari iragangaitzak, anafora gabe sortzen direnak, Miren eta Ane ikusi dira bezalakoak. Dena den, lan honetan erakutsiko dudanez, euskarazko elkarkari iragangaitz guztiak ez dira berdinak. Silonik (2012), hainbat hizkuntzatako elkarkari iragangaitzak aztertu ondoren, batzuk lexikoan sortzen direla proposatu du eta beste batzuk, aldiz, sintaxian. Hain zuzen ere, munduko hizkuntzetako elkarkari iragangaitzetan ikus daitekeen aldakortasuna Hiztegiaren edo Sintaxiaren parametroa (ing. Lex(icon)-Syn(tax) parameter) deritzon parametro baten bidez azaltzen du. Silonik (2012) honako ezaugarri hauek dakartza elkarkari lexikoak eta elkarkari sintaktikoak bereizteko: i) elkarkari lexikoak berez elkarkariak diren aditzekin sortzen dira, sintaktikoak ez bezala; ii) elkarkaritze sintaktikoa prozesu emankorra da; iii) elkarkari sintaktikoek datiboa agertu ez arren akusatiboa agertzea onartzen dute; iv) Ezohiko Kasu Markapena (ing. Exceptional Case Marking) duten aditzekin posible dira elkarkari sintaktikoak, lexikoak ez bezala; v) elkarkari sintaktikoak osatzen dituzten aditzek kideko iragankor bat daukate, lexikoek ez ezinbestean; vi) elkarkari lexikoek lokuzioak (ing. idioms) direlakoak sortu ditzakete eta aldaketa semantikoa (ing. semantic drift) jasan dezakete, sintaktikoek ostera ez; vii) aditz-izenak buru dituzten perpausak ez dira elkarkari sintaktikoekin bateragarri, elkarkari lexikoekin baino, eta viii) elkarkari lexikoek soilik sor ditzakete elkarkari etenak (ing. discontinuous reciprocals) (Dimitriadis 2004). Ezaugarri hauek kontuan izanik, nire hipotesia da euskarazko elkarkari iragangaitz asko sintaktikoak direla, aditz gutxi batzuekin elkarkari lexikoak ere badauden arren. Hain zuzen ere, Silonik (2012) ikusi du elkarkari sintaktikoak dituzten hizkuntzetan elkarkari lexiko batzuk ere egon daitezkeela eta ez, aldiz, alderantziz. Horrez gain, elkarkari iragangaitzek galdera teoriko interesgarri bat erakusten dute. Perpausak agerian argumentu bakarra du egitura hauetan, baina bi errol tematiko esleitu behar dira, egilea eta gaia, alegia. Silonik (2012) arazo teoriko honi azalpen bi eman dizkio, elkarkariak sortzen diren gramatikaren atalaren arabera, eta nik euskarara ekarri ditut. Batetik, elkarkari lexikoetan paketatzea (ing. bundling) (Reinhart eta Siloni 2005; Siloni 2012) deritzona proposatu du. Bestetik, elkarkari sintaktikoetan errol tematikoak parasitikoki (ing. parasitic assigment), (Siloni 2012) esleitzen direla defendatu du
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskarazko elkarkari iragangaitzak: lexikoak ala sintaktikoak? (ez baita gauza bera "ikusi gara" eta "ezkondu gara")es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-05-23T11:52:48Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister121625-912845-09
dc.identifier.gaurassign128979-912845


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record