Hizkuntza ukipenaren eragina: "kalko okerrak" euskaltegiko ikasleen ekoizpenenetan.
View/ Open
Date
2023-04-17Author
Barbolla Arlanzón, Zuberoa
Metadata
Show full item recordAbstract
Gaur egun, hizkuntza aniztasuna dugu komunitate gehienetan. Horratik,
hiztunontzat ohikoa bihurtu da hizkuntza bat baino gehiagorekin bizikidetzan egotea.
Elkarbizitza horrek hizkuntza horien arteko ukipena dakar, alegia, batak besteari
eraginen bat sortzea. Baina, gehienetan, bizikidetzan diharduten hizkuntzek ez dute
estatus bera izaten; batzuek nagusitasuna dute, normalean ofizialek, besteak, aldiz,
gutxituak izaten dira. Estatusak, jakina, harremana du eragiteko ahalmenarekin. Horrela,
hizkuntza nagusiak gutxituarengan eragin handiagoa izango du, ahalmen handiagoa dueta. Nolanahi ere, estatusak gorabehera, biek eragiten diote elkarri hein handiago edo
txikiagoan. Eta lan honek hori du xede, hots, bi hizkuntzen arteko bizikidetzan, kasuon
gaztelania eta euskara, batak besteari eragiten diola frogatzea, ez, ordea, influentzia hori
balioztatzea ez eta epaitzea ere.
Era horretan, azken urteetako irakasle eskarmentuan oinarrituz, nire laneko
ingurune hurbila baliatu nahi izan dut gaztelaniak euskaran duen eraginaren zati bat
erakusteko. Horretarako, euskara H2 duten euskaltegiko ikasleen ahozko zein idatzizko
laginen bidezko ikerketa esperimentalaren diseinua sortu dut. Baina ez hori bakarrik,
diseinua sortu eta horren proba pilotua ere egin dut. Proiektuak kalkoak ditu oinarri,
kalko okerrak hain justu, horiek izanik gaztelaniak euskaran duen eraginaren erakusle
(Gartzia, 2005). Alabaina, onargarriak ez diren horien artean ugari direnez,
morfosintaktikoen ikerketari baino ez diet heldu.
Ikerketa esperimentalak erakutsi nahi du euskara H2 duten euskaltegiko ikasleek
ahozko zein idatzizko ekoizpenetan kalkoak sortzen dituztela. Are zehatzago,
proiektuak egiaztatu nahi du ekoizpen horietan ohikoak diren zenbait kalko oker
agertuko direla. Halaber, kalko okerrak ikerketaren oinarria badira ere, gaztelaniak
euskaran duen eragina hobeto erakusteko asmoz, ekoizpenetan aditzaren-aspektuaren
joera ere aztertu egingo da.
Horrek guztiak testuingurua behar du ezinbestean; hortaz, lan honetan, hurrena,
kalkoak definitu, sailkatu eta okerrak eta ez hain okerrak zeintzuk diren azaldu da.
Ondoren, proiektuaren helburuak ezagutarazi dira, hots, zer frogatu nahi izan dudan
balizko ikerketaren bidez eta zer aurreikuspen espero dudan. Horri jarraituz, ikerketapilotua bera deskribatu da: laginen zein datu-analisiaren prozedura eta, kopuruz
mugatuak izanik ere, jasotako emaitzak zein ondorioak. Horrela, ikerketak erakutsi du
ikasle guztiek kalko okerrak sortu dituztela, gainera, idatzizkoan ahozkoan baino
gehiago, eta, hortaz, aurrez prestatzeak ez duela imitazioa ekiditen. Halaber, ikasleen
artean aukeratutako kalko okerren erdia errepikatu dituzte, ekoizpen batean zein
bestean. Eta, aspektuak emaitza biribilik eman ez arren, aspektuaren erabilera
nahasiranzko joera nabaria izan da, aspektu burutugabearen erabilera nagusia ez bada
ere.
Ikerketa xume honetan lagin gutxi jaso izan arren, ahalik eta daturik gehien bildu
eta interpretatu dira hasierako helburuak betetzeko asmoz. Eta bete dira. Agian,
emaitzak ezin dira betikotzat jo, ikerketa sakonago baten beharra luketelako, baina
artean, abiapuntu izandako kezka emaitza errealak dituen proiektu bihurtu da