Show simple item record

dc.contributor.advisorLorenzo Jimenez, Jesús
dc.contributor.authorItuarte Arrizubieta, Jokin
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-04-17T15:52:08Z
dc.date.available2023-04-17T15:52:08Z
dc.date.issued2023-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60717
dc.description28 p. -- Bibliogr.: p. 26-28
dc.description.abstractMuga kontzeptuak denboran aurrera izandako garapen sakon bezain konplexua kontuan izanik, iraganeko mugei ezingo litzaizkieke egungo mugen balioak erantsi. Mugaren balioak gizataldeek zehaztuko dituzten bide beretik gizartearen konfigurazioan mugak ere zer esan handia izango du. Bide horretan, iraganeko herriekiko azterketa osotuagoa gauzatzeko bide oso erabilgarritzat har genezake mugaren gaineko ikerketa, gizarte eta mugaren arteko lotura sakona oinarri. Hori horrela, lan honetan ikusmira VIII. eta IX. mendeetan zehar Ebro bailaran barrena hedatuko zen al-Andalus-eko Mugalde Goienean jarri, eta hango giza taldeek mugarekin harremanetan garatuko duten gizartea aztertzea izango dugu xede. Lehenik, sarrera gisara mugaren inguruan izandako interpretazio eta hausnarpen ezberdinak jorratuko ditugu. Jarraiki, Eduardo Manzanok mahaigaineratuko duen islamiar mugen arteko eskemen erreprodukzioaren ideia oinarri izanik, muga islamiarrak jatorria izango lukeen Anatoliar penintsulako mugan jarriko dugu arreta, lanaren muina litzateken Mugalde Goieneko errealitatea hango eskemetan oinarrituko baita. Ondoren, Anatoliako mugaz jardun ostean, lan honen mamia dugun Mugalde Goienean sakontzeari ekingo diogu. Hasteko, mugaldean Islamak hegemonia zuen lurraldean, dār al-Islām-ean kokaturik hango alor politiko-administratiboa zein sozio-kulturalaz hitz egingo dugu, ezaugarriok Anatoliako eskemetan izandako oinarria kontuan. Jarraitzeko, Goi Mugako ezaugarriak liratezken dinamikotasun eta aniztasuna adibide zehatzekin errealitatean forma nola hartzen zuten ikusteko mugan izandako leinu nagusienetako bi aztertuko ditugu, bata muladī-a, bestea arabiarra: Banū Qasī eta Banū Tuŷīb leinuak. Leinuok aztertu ostean dār al-Islām eremutik ezberdintzen zen mugako dār al-Ṣulḥ eremu bereziaz ere hitz egingo da, kontzeptu horrek mugaren artikulazio-prozesuan izango duen eragina azpimarratuz. Amaitzeko, lanaren azken atalean ondorio orokorrak mahaigaineratuko dira, ateratako hausnarpen nagusiak laburbilduz. Horrela, muga konfigurazio elementu esanguratsutzat zuen eremu hartako gizartean nagusituko zen aniztasun, dinamismo zein Ekialdeko elementuen eragina argudiatuko da aurretik azalduak izan diren ideia zein adibideetan oinarrituz, modu osotu bezain argian.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectmuga
dc.subjectthagr
dc.subjectmugalde goiena
dc.subjectekialdeko thugur
dc.subjectdar al-Islam
dc.subjectdar al-Sulh
dc.subjectBanu Qasi
dc.subjectBanu Tujib
dc.titleMendebaldeko mugalde goiena ekialdeko muga aitzindaries_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-06-02T06:18:56Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes_ES
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister122554-915413-09
dc.identifier.gaurassign129981-915413


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record