Show simple item record

dc.contributor.advisorLakarra Andrinua, Joseba Andoni ORCID
dc.contributor.authorRojo Horrillo, Leyre
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-04-17T16:36:18Z
dc.date.available2023-04-17T16:36:18Z
dc.date.issued2023-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60743
dc.description36 p. -- Bibliogr.: p. 32-33
dc.description.abstractEuskararen historian eztabaidatu den fenomenoetako bat n-/l- ondoko herskarien oposaketa izan da. Zenbait ikertzailek berezitasun honen arabera isoglosa garbia irudikatu izan dute mendebaldearen eta ekialdearen artean. Honetaz aparte, mugaren bi aldeetan hilko edo Jainko bezalakoak aurkitzeagatik, albokariaren eta sudurkariaren ondoren leherkari ahoskabea hotsik zaharrena dela esan ohi da. Era berean, erronkariera berezitasun honen gordetzaile dela defendatu da, borontate edo alte “egitura zaharrak” gorde izan dituelako. Haatik, Mitxelenak (1961) kontrako azalpena iradoki zuen –nahiz gero ez garatu– hau da, bere ustez sudurkariaren eta albokariaren osteko herskari ahostuna izan daiteke hotsik zaharrena. Ildo honetatik, Lakarrak (2013, 2014) Mitxelenaren alde zenbait argudio ematen ditu eta guk erronkarieraren ezaugarri hau diakronikoki azaltzeko asmoz, ikerbide honi ere heltzea erabaki dugu. Horretarako, Erronkariko eta Zuberoko hizkeren lekukotasun diren Gabriet Etxart eta Miguel Rosen gutunak izan ditugu aztergai. Baliatuko dugun corpusa aurretiaz deskribatzea ezinbestekoa iruditu zaigu. Horregatik, Etxart eta Rosen bizitzen azalpenekin batera, corpusa nolakoa den ere zehaztu dugu. Horrela, eskutitz batek bi zirriborro dituela ohartu gara eta honen garrantzia azpimarratu dugu horietako batean Rosek Etxarten hizkerara hurbiltzeko ahalegina egiten duelako. Gainera, berezitasun honek ondoren aztertu dugun n-/londoko leherkarien fenomenoan eragina izan dezakeela jabetu gara. Honen ostean, herskarien ahostun/ahoskabe bilakabideari heldu diogu. Horretarako, Rosen gutunen gaineko analisia burutu dugu, baina Etxartenak ere baliagarriak izan zaizkigu eta hauei erantsi nahi izan dizkiegu garai bertsuko edo geografia hurbileko lekukotasunak: Betolaza, Beriain, Etxeberri Ziburukoa, Leizarraga, Axular, Bonaparte, Hualde Mayo eta Mendigatxa. Lan honetan ikusiko dena aurreratuz, gramatikalizazioari eta “Trasken legea”ri lotuta ahostun > ahoskabe bilakabideak aurkitu ditugu eta, honekin batera, ondare zaharreko CVC-DV egiturak beste edozein baino lehenagoko direla ondorioztatu dugu. Ondorioz, hurbilketatxo honek erronkariko gutunen bidez Mitxelenaren 1961ko proposamena lantzea du helburu. Horrenbestez, bilakabide diakronikoa ikerketaren ardatz izango dugu, erronkarieraz eman ohi den irudi klasikoa fintzen saiatuaz.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.title/RT/ taldeen bilakabide diakronikoa eta erronkarieraren lekukotasuna: irudia(k) fintzenes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-06-03T07:03:53Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister122805-910546-09
dc.identifier.gaurassign130619-910546


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record