Dimentsio taktikoaren, fisikoaren eta emozionalaren azterketa joku murriztuetan: libre vs oztopoak
Abstract
[EUS] Ikerketa honen helburua joko murriztu (JM) librean eta oztopoz beterikoan emakumezko
futbol jokalari gazteen erantzun taktiko, fisiko eta emozionala aztertzea eta alderatzea izan zen.
Ikerketan C.D. Lakuako emakumezkoen Infantil-Alebin taldeko 12 neskek (adina: 12,5 ± 0,7 urte;
esperientzia jokoan: 3,5 ± 1,5 urte) parte hartu zuten, haietatik 2 (atezainak) analisitik kanpo utziz.
Ikerketa bi egunetan eraman zen aurrera eta bi entrenamenduek egitura bera izan zuten arren,
bakoitzean aztertu zen joko murriztua (luzera: 33m; zabalera: 25 m) ezberdina izan zen: lehenengoan
oztopoz beteriko JM bat egin zen (JMoztopoak) eta bestean oztoporik gabeko JM (JMlibrea). Bi egunetan
taldea bitan banatu zen, (Atezaina + 5) vs (Atezaina + 5), eta bietan joko sistema berdina mantendu
zen (1-1-3-1). Entrenamendu bakoitzean 4 minututako 3 serie burutu ziren, bakoitzaren arteko 3
minututako atsedenarekin. Dimentsio taktiko (i.e. area totala, diadan-n) zein fisikoa (i.e. distantzia
totala, player load) ebaluatzeko kokapen globaleko sistemak erabili ziren eta dimentsio emozionala
(i.e. hautemandako gozamen maila eta hautemandako konpetentzia maila) aztertzeko BECS eskala.
Jarduera bakoitzean errepikapenek duten inpaktua eta jarduera ezberdinen arteko aldeak ebaluatu
ziren. Dimentsio fisiko eta taktikoari dagokionez, errepikapenek eragin handiagoa izan zuten JMlibrea
jardueran JMoztopoak jarduerarekin alderatuta. Jarduerak haien artean alderatuta antzekoak izan ziren.
Dimentsio emozionalari dagokionez, hautemandako gozamen maila altuagoa izan zen JMlibre jardueran
JMoztopoak jarduerarekin alderatuta, baina ez zen ezberdintasunik aurkitu konpetentzia mailari
dagokionez. Emaitzek iradokitzen dutenez, oztopoen erabilpenak jokalarien portaera motorra gehiago
mugatzen dute joko librearekin alderatuta. Hala ere, entrenatzaileek taldea zabalago eta joko
eremuaren espazio gehiago okupatuz jolastea bilatuz gero, ikerketa honetan proposatzen den
oztopoen JM-az baliatu daitezke. [ES] El objetivo de este estudio fue analizar y comparar la respuesta táctica, física y emocional de
las jóvenes jugadoras de fútbol en el juego reducido (JR) libre y lleno de obstáculos. En la investigación
participaron 12 chicas del equipo Infantil-Alevín femenino del C.D. Lakua (edad: 12,5 ± 0,7 años;
experiencia en juego: 3,5 ± 1,5 años) y de esas 2, las porteras, no fueron incluidas en el análisis. La
investigación se llevó a cabo en dos días diferentes y aunque los dos entrenamientos tuvieron la misma
estructura, el JR (longitud: 33m; anchura: 25 m) que se estudió en cada uno de ellos fue diferente: en
el primero se realizó un JR lleno de obstáculos (JRobstaculos) y en el otro un JR libre sin obstáculos (JRlibre).
En los dos días el grupo se dividió en dos, (portero + 5) vs (portero + 5), y en ambos se mantuvo el
mismo sistema de juego (1-1-3-1). En cada entrenamiento se realizaron 3 series de 4 minutos con un
descanso de 3 minutos entre cada una. Para evaluar la dimensión táctica (i.e. área total, diadan-n) y
física (i.e. distancia total, player load) se utilizaron sistemas de localización global y la escala BECS para
analizar la dimensión emocional (i.e. grado de disfrute percibido y nivel de competencia percibida). Se
evaluó el impacto de las repeticiones en cada actividad y las diferencias entre las distintas actividades.
Las repeticiones tuvieron una mayor incidencia en las dimensiones física y táctica durante la actividad
de JRlibre en comparación con la actividad de JRobstáculos, En la dimensión emocional, aunque el grado de
disfrute percibido fue mayor en la actividad de JRlibre que en la de JRobstaculos, no se observaron
diferencias en el nivel de competencia. Los resultados sugieren que el uso de obstáculos limita en
mayor medida el comportamiento motor de las jugadoras en comparación con el juego libre sin
obstáculos. Aun así, si los entrenadores buscasen jugar con el equipo más amplio y ocupando más
espacio de la zona de juego, podrían beneficiarse del JR de obstáculos que se propone en esta
investigación.