Show simple item record

dc.contributor.advisorBurgos Alonso, Natalia
dc.contributor.authorBilbao Kortazar, Aiara
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2023-06-19T15:14:34Z
dc.date.available2023-06-19T15:14:34Z
dc.date.issued2023-06-19
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/61463
dc.description.abstract[EU] 2008. urtean, Espainian, adimen-ezgaitasuna zuten 3,79 milioi pertsona zeuden. Hala ere, ezgaitasunik gabeko haien parekoekin alderatuta, biztanleria honek 3 eta 4 aldiz lanpostu gutxiago zein lanpostu leihakorra izateko aukera gutxiago dituztela ikusi da. Gainera, oso gutxi ikertu da lanak adimen-ezgaitasuna duten pertsonengan zelan eragiten duen. Hori dela eta ikerlan honen helburua lan egiteak adimen-ezgaitasuna duten pertsona helduen bizi-kalitatean duen eragina aztertzea izango da. Horretarako berrikuspen sistematiko bat burutu da Pubmed, Cochrane eta Web of Science datu baseetan adimen-ezgaitasuna, enplegua eta bizi-kalitatea hitz-gakoak erabiliz. Bilaketa egin ondoren, lanak barneratu dira adimen-ezgaitasun orokorra duten eta ez gaixotasun zehatzak dituzten pertsonek parte hartu badute, parte-hartzaileek lan egiten badute, eta bizi-kalitatea aztertu bada. Hasieran lortutako 967 artikuluetatik bederatzik bete dituzte inklusio-irizpideak, agerian utzi dutenak enplegua duten adimen-ezgaituek enplegurik gabekoek baino bizi-kalitate hobea aurkezten dutela. Literaturak iradokitzen du lanpostua izateak bizi-kalitate orokorra hobetzeaz gain, gehienbat bizikalitate subjektiboan laguntzen duela. Horrez gain, enplegu ezberdinen artean enplegu lagunduak eta komunitatean integratutako enpleguak nabarmendu dira, enplegu babestuak ere emaitza onak aurkeztu dituelarik. Dena dela, gai honen inguruko ikerketa gehiagoren beharra dago; izan ere, kalitate altuko entsegu klinikoak behar dira lan mota bakoitzak bizi-kalitatean duen eragin zehatza eta ariketa fisikoak biztanleria honetan duen eragina ezagutzeko.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectadimen-ezgaitasuna
dc.subjectenplegua
dc.subjectbizi-kalitatea
dc.titleLanaren eragina adimen-ezgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatean: berrikuspen sistematikoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-04-29T13:09:21Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, Aiara Bilbao Kortazar
dc.identifier.gaurassign129067-913755


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record