Ibilaldia euskal klasikoen ediziogintza modernotik (1840-2020)
Euskal ediziogintzaren hastapen ikerketak : 124-155 (2021)
Abstract
Lan honek euskal idazle kanonikoen ediziogintza modernoa du aztergai; zehazki, 1850 baino lehenagoko testu klasiko kanonikoak nork, noiz, non eta nola argitaratu eta berrargitaratu dituen azken mende eta erdian, 1840-2020 denbora-tartean. Azterketa horrek, hain zuzen, aukera eman du hainbat joera ikusarazteko eta, bereziki, bi alderdiren ikuspegi orokorragoa lortzeko. Alde batetik, garaian garaiko kultura-jendeak eta inprimatzaileek izandako interes soziokulturalen eta literarioen bilakabidea agerrarazten da. Beste alde batetik, ediziogile eta inprimatzaileek bizi zuten garaiaren eta zituzten interes, helburu eta ezagutzen arabera testuei emandako tratamenduak azaleratzen dira.