Euskal hiztun natiboak, ez-natiboak eta hitanoa
Fecha
2020Autor
Bereziartua Etxeberria, Garbiñe
Muguruza Aseguinolaza, Beñat
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Fontes Linguae Vasconum 50 urte. Ekarpen berriak euskararen ikerketari : 127-140 (2020)
Resumen
Lan honek azken urteotan hiztun berrien
gaineko ikerketek emandakoa tratamenduen
eremura ekartzea du xede. Solaskideari hika
egin ala ez aukeratzeko irizpide nagusiak
aztertu ditugu, eta antzekotasunik ba ote
dagoen gaztelaniaz egitetik euskaraz egitera
pasatzen direnen eta zuka egitetik hika egitera
pasatzen direnen artean. Bi datu-sorta
baliatu ditugu: batetik, 850 azpeitiar helduk
erantzundako galde-sorta; bestalde, 12
bertsolariri egindako elkarrizketa sakonak.
Emaitzen artean ikusi dugu hika egiteko
irizpideetako bat dela solaskidea euskaldun
zaharra izatea.