Plazeraren oinarri neurobiologikoak: sari-sistema zerebrala
Elhuyar: Zientzia eta Teknologia aldizkaria 299 : 49-51 (2013)
Laburpena
Sari-sistema edo bide mesokortikolinbiko dopaminergiko deritzana plazerarekin erlazionatuta dagoen sare neuronal bat da.Sistema horren aurkikuntza oso garrantzitsua izan da neurozientzia eta psikologia arloan. Lehen pentsatzen zen jokabideetan eragina zuen faktore bakarra mina saihestea zela. Garuneko sari-zirkuitu neuronal honen aurkikuntzarekin batera, teoria zahar horiek baztertuz joan ziren, eta ikuspuntu berri bat agertu zen: nola minak hala plazerak eragina dute jokabideetan. Bestetik, droga-menpekotasunak eta erlazionatutako jokabideak ulertzeko ere oso baliagarria izan da.