Espainiako kosmetika sektorearen enpresa nagusien analisi ekonomiko-finantzarioa 2018-2021 urte tartean: Druni SA, Sephora Cosméticos España SL eta Arenal Perfumerías SL.
Abstract
Jarraian aurkezten den gradu amaierako lan honetan, Espainiako kosmetika sektorearen
enpresa nagusien analisi ekonomiko finantzarioa burutu da. Aztertu diren enpresak Druni
SA, Sephora Cosmeticos España SL eta Arenal Perfumerias SL dira, modu honetan, enpresa
bakoitzaren egoera eta ezaugarri bereziak identifikatuko dira. Enpresa hauen jarduera
sektoriala produktu kosmetiko eta higienikoen txikizkako salmenta da merkataritza
establezimendu espezializatuetan, eta beraz enpresa komertzialak direla esango da,
produktuak ekoizten ez dituztelarik