Etxebizitza monetizatzeko metodoak
Fecha
2024-05-07Autor
Angulo Sanz, Gorka
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honen helburua adineko jendeari etxebizitza monetizatzeko aukerak ezagutzera
ematea eta ondo azaltzea da. Azken urteetako gorakadaren ondorioz, metodo
ezezagunenen arteko alde positiboak zein negatiboak azaltzen dira, dakartzaten onurak
eta arriskuak ondo ulertzeko.
Etxebizitza monetizatzeko aukera guztiak sailkatu eta labur-labur azalduko ditut haien
definizioak emanez. Horretaz aparte, gutxien ezagutzen diren metodoak ekar ditzaketen
arriskuak eta aukerak ulertu eta ezagutarazi nahi ditut haien artean alderatuz. Gozamena
oso alderdi garrantzitsua denez, metodo desberdinen barruan duen funtzioa azalduko dut
eta horretaz gain, desberdintasunak aipatuko ditu gaia behar bezala ulertzeko. Metodoen
arteko aldeak eta hobetu beharreko alderdiak nabarmentzeko Europako herrialdeen
arteko alderaketa egitea beharrezkoa izango da. Informazio horren bidez beste herrialde
batzuetan alderantzizko hipotekei ematen dieten erabilera desberdina ulertu ahalko
dugu. Azkenik, pandemiaren ondorioz Espainian dagoen pobreziari buruzko datu
errealak ezagutaraziko ditut eta aurreko urteekin alderatuta sortu diren diferentziak
aztertuko ditut.
Saltzailearen adina, etxebizitzaren kokapena eta balioa oso faktore garrantzitsuak dira
erabakia hartzeko orduan; baina, horietaz gain, ordaindu beharreko zorrak eta
kontratatzaileen kopurua ere oso garrantzitsuak dira. Baina hori ez da kontuan hartu
beharreko bakarra; hau da, ondorioez gain, norberaren iritzi pertsonala ere kontuan
hartu behar da, adin-tarte desberdinetarako biderik egokiena zein den jakiteko.