2016-2021 aldiko Espainiako finantza-hezkuntzaren bilakaera
View/ Open
Date
2024-06-14Author
Lobato Martín, Paule
Metadata
Show full item recordAbstract
[eus] Lan honetan 2016-2021 aldiko Espainiako biztanleriaren finantza-hezkuntza maila aztertzen da, arlo horretan gizartearentzat hobekuntzak lortzeko asmoarekin. Helburu hori lortzeko, finantza-hezkuntzaren eta-inklusioaren kontzeptuak xehetasunez aztertu dira. Bi termino horiek oso lotuta daude; izan ere, bigarrenak funtsezko zeregina betetzen du pertsona guztiei finantza-produktuak eta -zerbitzuak eskuratzeko aukera ekitatiboa bermatzen, baina haren eraginkortasuna, neurri handi batean, biztanleriaren finantza-ezagutzen oinarri sendo baten mende dago. Hori horrela, Espainiako biztanleriaren finantza-hezkuntza maila ebaluatzeko, Espainiako Bankuak 2021ean egindako Finantza Gaitasunen Inkesta (FGI) erabili eta analizatu da eta horren bidez, ondorioak atera dira gizartearentzat ingurune ekonomiko bidezkoagoa sortzeko. [eng] This paper analyzes the level of Spanish population´s financial literacy during the period 2016-2021, with the aim of obtaining improvements for society in this area. To achieve this purpose, financial education and financial inclusion concepts have been analyzed in detail. Both terms are closely related, as the second one plays a fundamental role in ensuring equal access for all people to financial products and services, but its effectiveness depends to a large extent on a solid financial literacy base of the population. Thus, to assess the Spanish population´s financial literacy level, the Financial Capabilities Survey conducted by the Spanish Bank in 2021 has been used and analyzed, which was allowed conclusions to be drawn to create a fairer economic environment for society.