Show simple item record

dc.contributor.advisorVillafruela Mateos, Ainara
dc.contributor.authorMartínez Martínez de Albeniz, Aitor
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2024-07-29T06:27:41Z
dc.date.available2024-07-29T06:27:41Z
dc.date.issued2024-07-29
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/69045
dc.description.abstract[EU] Sarrera: litiasi edo kalkulu deritzo gernuko osagai bat gernu-aparatuan zehar fase solidoan agertzeari. Oso patologia ohikoa da, hirugarren gaixotasun urologiko ohikoena kontsideratzen delarik. Tratamendurako aukera ugari daude eta gehienak kirurgian oinarritzen dira. Gorputz kanpoko litotrizia, nefrolitotomia perkutaneoa eta atzeranzko giltzurrun barneko kirurgia (ingelesez RIRS) dira gaur egungo aukera terapeutiko nagusiak. Teknikaren aukeraketa burutzean, zenbait aldagai kontuan izan behar dira, garrantzitsuenak karga litiasiko totala, litiasiaren kokapena, litiasi kopurua, konplikazio arriskua eta “stone-free” ratioa izanik. Helburua: Donostiako Unibertsitate Ospitaleko RIRS-aren esperientzia aztertuz, gidek diotena baina indikazio zabalduago baten aukeraren ikerketa burutzea da. Material eta metodoak: barneratze eta baztertze irizpideen arabera, 2020 eta 2021. urteetan RIRS-a burutu zitzaien 54 pazienteren historiak aztertu dira, datu base bat sortuz. IBM SPSS Statistics programa erabiliz analisi deskriptiboa nahiz aldagaien arteko asoziazioaren analisia burutu da eta lortutako emaitzak literaturarekin alderatu dira, PubMed (Medline) plataforman “Retrograde Intrarenal Surgery” AND “Percutaneous Nefphrolithotomy” terminoak erabiliz burututako bilaketaren bitartez lortutako lanak erabiliz. Emaitzak: analisi estatistikoan ikusi da, karga litiasiko totalak eta kirurgia denborak eragina izan dezakeela “stone-free” ratioan. Konplikazioei dagokienez, litiasi bilateralen kasuan, arriskua handiagoa dela dirudi. Eztabaida eta ondorioak: literaturarekin alderatuz, gure lanean lortutako RIRS-aren arrakasta maila literaturan ezaugarri bereko litiasientzat argitaratutakoa baina baxuagoa izan da eta konplikazioen maiztasuna, aldiz, altuagoa. Beraz, gure ospitaleko praktika klinikoan oinarriturik, ez dirudi RIRS-ak karga litiasiko handiko kasuetan abantaila suposatzen duenik. Arau orokor moduan, nefrolitotomia perkutaneoa litzateke aukerako teknika, Europako Urologia Elkarteko gidak dioen bezala, litiasi anizkoitzen kasuan eta odol galera arrisku handiko kasuetan RIRS-a kontuan izan beharreko teknika izanik.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectlitiasiaes_ES
dc.subjectatzeranzko giltzurrun barneko kirurgiaes_ES
dc.subjectnefrolitotomia perkutaneoaes_ES
dc.titleAtzeranzko giltzurrun barneko kirurgiaren bidezko litiasiaren tratamendua. Donostia Unibertsitate Ospitaleko indikazio zabalduaren azterketaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-04-21T13:07:04Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder©2023, Aitor Martínez Martínez de Albeniz
dc.contributor.degreeMedikuntzako Graduaes_ES
dc.identifier.gaurassign141589-879387


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record