Garagardoaren aztikeria
Ver/
Fecha
2012Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Tolosako Ataria : (2012)
Resumen
Antzinatik ospakizun orotara bertaratua, alkoholak, tira-bira handiak izan ditu gizakiaren historian. Neolitikotik hasi eta mendeetan zehar egoera anitzetan erabilia izan da debozio handia sortaraziz. Gainera, garai bateko hartziduraren1 ez-jakintasunak izaera mistiko eta mitologikoa ematen zien edari alkoholdunei, eta horregatik, erritu erlijioso zein hiletetan erabiltzen ziren sarritan. jainkoen eskaingai modura. Esan daiteke historiaren bilakaeran beti egon dela tarteren bat edo beste edari alkoholdunen ekoizpen-teknikak hobetzeko, esaterako: garagardoarenak. Zibilizazioko edari zaharrenetariko bat dugu garagardoa, arkeologiaren esanetan zortzi mila urte baino gehiago dituena. Jakin badakigu garagardoaren lehen ekoizpena izaki bizidunak sedentario bihurtu zireneko garaiarekin loturik dagoela, hala ere, garagardoa lehen aldiz nola ekoiztu zen ez dago argi. Litekeena da Sumertarrek ustekabez garagardoa sortu izana baztertutako ogi pusketa baten bitartez.