Mendiaren irudia Euskal Herriko literaturan: Errenazimentutik XX. mendera arte
Fecha
2018Autor
Monreal Zarraonandia, Haritz
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Pyrenaica (273) : 74-77 (2018)
Resumen
Mendi literaturari buruz arduratu diren europar ikertzaile nagusiek esan izan dute gizakiak ez duela mendia baloratu historian zehar, ezpada azken hiru mendeetatik aurrera. Ikerlarien ustez, sentsibilitatean aldaketa gerta zedin, garrantzia izan zuten Ilustrazioko naturalistek mendialdean garai geologikoen eboluzioa deskubritzeak, Mont Blanc Europako mendirik altuenaren lehen igoera gizaki berri baten sorrera gisa irudikatzeak, sentsazio bila zebiltzan erro mantikoek naturara jotzeak edo, britainiarrekin, kirolaren praktika hedatzeak. Europako hiri nagusietatik -bereziki, Londres eta Parisetik- datorren ikuspegi honetan sumatzen da menditarraren iritzia falta dela. Menditarrari ukatu egin zaio inguruan duen mendia baloratzeko ahalmena. Mendia edo glaziarrak gainean jausiko zaizkiolakoan mehatxaturik bizi den menditar superstiziosoa, mendialdean halabeharrez lan egitera eta bizitzera kondenatua, ez da gai mendiaren edertasuna antzemateko, horretarako beharrezkoa baita zentzumenak eta sentsibilitatea kultibatzea, heziketa estetikoa.