Alzheimer gaixotasuna duten pertsonen zaintzaile nagusien zainketa
Fecha
2024-10-07Autor
Ormaechea Esnaola, Nerea
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Sarrera: Alzheimer gaixotasuna zahartzeari lotutako gaixotasun degeneratiboa da,
eguneroko jarduerak burutzeko zailtasuna sortzen duena. Biztanleriaren bizi
itxaropenaren gorakadak, gaixotasunaren prebalentziak gora egitea eragin du, osasun
publikoaren lehentasunetako bat bilakatuz. Gaixotasun horren inpaktuak gaixoari eta
zaintzaileari eragiten dio. Gaixotasunaren inguruan herritarrek ez dute informazio
nahikorik eta kontzientzia falta dago. Aitzitik, eman beharreko arreta askotan ez da egokia
izaten, eta dauden zerbitzuak ez dira beti egokitzen gaixoaren eta zaintzailearen
beharretara.
Helburua: Lan honen helburu orokorra da Alzheimerra duten pertsonen zaintzaile
nagusiaren bizi-kalitatea zaintzeko erizainak izan beharreko ezagutza eta rola azaltzea.
Metodologia: Lan hau berrikuspen bibliografikoa da, eta lehendabizi, ikerketa galderan
oinarrituz, PIO egitura planteatu da. Egitura horretaz baliatuz, osasun zientzietako
deskriptoreak, hitz gakoak eta eragile boolearrak erabili dira. Bilaketak hainbat datu
basetan egin dira, eta erabili dira hainbat iragazki eta barneratze eta kanporatze irizpideak.
Horrez gain, gaia lantzen duten zenbait erakunde eta elkarteen web orriak ere erabili dira.
Emaitzak: Alzheimer gaixotasuna duen pertsonaren zaintzaileak gaixotasunaren
prozesuan zehar hainbat zainketa eman behar ditu, eta egoera desberdinen aurrean nola
jokatu jakin behar du. Gaixoa zaintzeak zaintzaileari ondorio fisikoak, psikologikoak eta
ekonomikoak sorrarazten dizkio. Zaintzaileari laguntza emateko, hainbat elkarte sortu eta
zenbait programa proposatu dira. Adituek garrantzia ematen diote erizainaren parte
hartzeari, eta zaintzaileari psiko-hezkuntza emateari.
Eztabaida: Bibliografian adostasuna dago zaintzailearen zainketa beharrari buruz.
NANDA-Iak definitzen duen “Zaintzailearen rolaren nekea” diagnostikoaren ezaugarriak
eta proposatzen dituen jarduera eta ekintza asko bat datoz beste autoreek proposatzen
dutenarekin.
Ondorioak: Alzheimer gaixotasuna duen gaixoaren zaintzailearen bizi kalitatea
hobetzeko arretan hutsuneak daude. Gaixotasunaren eraginak oso zabalak direnez,
egoerari erantzun egokiak emateko diziplinarteko lankidetza ezinbestekoa izango da.