Cor Outsourcing S.L: 2025-2027 urteetarako plan estrategikoa
Fecha
2024-10-24Autor
Murguiondo Iraolagoitia, Malen
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Estrategia ez da tresna hutsa, asmoak lorpen ukigarri bihurtzen dituen ikuspegia
baizik. Hori guztia gogoan izanda, Gradu Amaierako Lan honek plan estrategiko bat
proposatzen du 2025-2027 urteetarako Cor OUTSOURCING S.L. enpresarentzat,
azpikontratazio jardueretan aitzindaria dena.
Praktiken bidez lortutako ezagutzak eta enpresarekiko harreman zuzenak azterketa sakona eta
pertsonalizatua ahalbidetu dute. Barne-azterketa sakona egin da indarguneak eta ahuleziak
ebaluatzeko eta kanpo-azterketa egin da ingurunean mehatxuak eta aukerak identifikatzeko.
Azterketa horietatik abiatuta, enpresaren filosofia errespetatuko duten helburuak eta
estrategiak aurkeztuko dira.
Proposatutako plan estrategikoak, Cor OUTSOURCING S.L.ren ibilbide arrakastatsuari eusteaz
gain, ingurune dinamiko eta lehiakor batean egokitzeko eta hazteko gaitasuna hobetzea du
helburu. Horrela, lan hau enpresa lorpen jasangarri eta iraunkorren etorkizunera bideratuko
duen itsasargi bihurtzen da