Hazkunde ekonomikoa: giza-kapitala barneratzen duen Solow-en eredua
Laburpena
Lan honek Solow-en hazkunde ekonomikoaren ereduan giza-kapitala barneratzeak ereduak hazkunde ekonomikoa azaltzeko duen gaitasuna hobetzen al duen zehaztea du helburu. Horretarako, lehendabizi, Solow-en oinarrizko ereduaren balizkoak eta ondorioak era sakonean azalduko dira. Behin oinarrizko eredu hau osatuta, giza-kapitala barneratuko da. Hasiera batean, giza-kapitalaren barnerapenak dituen inplikazio teorikoak azalduko dira, ostera gai honen inguruan Mankiw, Romer eta Weil-ek egindako analisi ekonometrikoen emaitzak aztertuz. Azkenik, Mankiw, Romer eta Weil-ek lortu zituzten estimazioen esanguratasuna zalantzatzen duten bi kritika aipatuko dira.