Abstract
Azken urteotan, euskararen erabilera nabarmen zabaldu da, gune formaletan zein in- formaletan. Hala ere, ezagutza mailaren eta erabileraren arteko aldea kezka iturri da. Zentzu horretan, beharrezkoa ikusten dugu hizkuntzaren berreskurapenak ekarritakoa begirada kritikoarekin aztertzea. Artikuluan gazteen euskararen erabileran eragina du- ten bi gertakari aztertzen dira: batetik, hizkuntzaren eremuan emandako instituzionali- zazio prozesua; bestetik, azken hamarkadetan euskararen gainean eraikitako hizkuntz ideologiak. Alderdi hauek Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) gazteekin batera egindako ikerketa kualitatibo baten harira lantzen dira.