Matematika baratzean, Matematika baratzearekin
Date
2025-04Author
Agirre Basurko, Elena
Montaña Gómez, Paula
Metadata
Show full item recordAbstract
Matematika baratzean, Matematika baratzearekin izeneko iburuxka honetan baratzea testuinguru modura erabiltzen duten hamar jarduera didaktiko eskaintzen dira, Lehen Hezkuntzan matematika lantzeko. Baratzean bertan kokatuz (tokiko ikaskuntza) eta metodologia aktiboak erabiliz, inplementatzeko proposatzen diren jarduera didaktikoen bidez ikasleek ikuspegi eta arrazoibide matematikoak garatu eta aplikatuko dituzte hainbat problema ebazteko. Matematikarekiko ikasleen motibazioa areagotzeaz gain, kontzeptuen ulermen sakonagoa izatea lortu nahi da, errealitatean baratzean gerta daitezkeen prozesu eta jardueren bidez. Finean, matematika arlotik bideratuta, ikaslearen ikaskuntza esanguratsua eta integrala osatu nahi da.
Planteatzen diren matematikako jarduerak inplementatu egin dira Arabako Campuseko baratze ekologikoan bertan, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko (UPV/EHU) Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin Matematika eta bere Didaktika II irakasgaian. Era horretan, etorkizuneko maisu-maistrek soinean daramate geroan eskolan abia dezaketen ikas-irakaskuntza metodologia osagarria. Horrez gain, jarduera batzuk eskoletako ikasle eta irakasleekin inplementatu ditugu. Irakasleen esku geratzen da zeintzuk jarduera egin eta zein ordenatan, edota nola moldatu jarduera bakoitza bere egoera eta etapa akademikora. Geroko maisu-maistren formaziorako egokia eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzako material baliagarria eta erabilerraza izatea espero dugu. Matematika baratzean, Matematika baratzearekin izeneko iburuxka honetan baratzea testuinguru modura erabiltzen duten hamar jarduera didaktiko eskaintzen dira, Lehen Hezkuntzan matematika lantzeko. Baratzean bertan kokatuz (tokiko ikaskuntza) eta metodologia aktiboak erabiliz, inplementatzeko proposatzen diren jarduera didaktikoen bidez ikasleek ikuspegi eta arrazoibide matematikoak garatu eta aplikatuko dituzte hainbat problema ebazteko. Matematikarekiko ikasleen motibazioa areagotzeaz gain, kontzeptuen ulermen sakonagoa izatea lortu nahi da, errealitatean baratzean gerta daitezkeen prozesu eta jardueren bidez. Finean, matematika arlotik bideratuta, ikaslearen ikaskuntza esanguratsua eta integrala osatu nahi da.
Planteatzen diren matematikako jarduerak inplementatu egin dira Arabako Campuseko baratze ekologikoan bertan, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko (UPV/EHU) Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin Matematika eta bere Didaktika II irakasgaian. Era horretan, etorkizuneko maisu-maistrek soinean daramate geroan eskolan abia dezaketen ikas-irakaskuntza metodologia osagarria. Horrez gain, jarduera batzuk eskoletako ikasle eta irakasleekin inplementatu ditugu. Irakasleen esku geratzen da zeintzuk jarduera egin eta zein ordenatan, edota nola moldatu jarduera bakoitza bere egoera eta etapa akademikora. Geroko maisu-maistren formaziorako egokia eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzako material baliagarria eta erabilerraza izatea espero dugu.