Konputagailuen Teknologiaren Oinarriak lankidetzan ikastea arazo eta proiektuen bidez
Fecha
2012-07-26Autor
Ruiz Vázquez, María Consuelo
Amuchastegui Uriarte, Carlos
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Ruiz M. & Amuchástegui C. (2012). Konputagailuen Teknologiaren Oinarriak lankidetzan ikastea arazo eta proiektuen bidez. IKD baliabideak 4. http://hdl.handle.net/10810/9090
Resumen
Irakasgai osoa ikaskuntza-metodologia aktiboetan oinarriturik garatzeko, ikasle-taldeei 6 ataza proposatzen zaizkie, lauhilekoan zehar egiteko: 3 arazo, 2 proiektu eta ikerketa-lan bat.
Arazo eta proiektuetan zirkuitu elektriko eta elektronikoen kontzeptu eta aplikazioak lantzen dira nagusiki, eta konputagailuekin erlazionatutako aplikazioak azpimarratzen dira. Entregatzeko nagusiak portafolioak dira, non ikasteko erabilitako dokumentazioa bildu behar duten, hala nola teoriako apunteak, egindako ariketak eta zirkuituen simulazioen emaitzak. Proiektuetan, portafolioaz gain, garatutako prototipoak eta egindako diseinuaren ezaugarriak azaltzen dituen txosten tekniko bat ere aurkeztu behar dituzte.
Ikerketa-lanean, konputagailuetan erabiltzen diren beste teknologiak lantzen dira, hala nola elektromagnetismoa eta fotonika, eta baita konputagailuen teknologiarekin erlazionatutako gaurkotasuneko beste gai batzuk ere. Entregatzeko nagusia txosten idatzi bat da, artikulu zientifiko baten itxura duena.