Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
Romero A. (2017). Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran. IKD baliabideak 13. http://hdl.handle.net/10810/20802
Abstract
Galdera eragilea:
Posiblea da euskararen erabilera sustatzea eskolaz kanpoko jardueretan?
Planteamendu metodologikoaren laburpena:
Proiektuak hiru fase izan ditu: testuinguru-fasea; garapen-fasea; eta aurkezpen-fasea. Fase bakoitzean jarduera mota ezberdinak erabili dira. Metaforikoki, eta proiektua hobeto ulertzeko, jolastokiko eremuak erabili dira. Hala, fase bakoitzean jolastokiko eremu batean egon gara.
1. Testuinguru-fasea (jolasteko lurrean)
Fase honetan ikasleek proiektuaren agertokiaren berri izan dute eta proiektuarekin konpromisoa hartu behar dute. Horretarako, taldeen eraketa egin da (rolak banatu, funtzionamendurako barne arauak definitu, etabar). Irakaslearen aldetik, proiektua aurkeztu da (helburuak, eginkizunak, proiektuaren interesaren balioespena, etabar). Gainera, bideo bat eta hausnartzeko galdera bat erabili zen agertokiaren aurkezteko: ‘Zein hizkuntza entzuten da Haur Hezkuntzako jolastokian?’ Bideoa ikusi ostean, brainstorming teknika erabili da hobeto definitzeko zer dakiten eta zer ikasi behar duten proiektu honekin. Amaitzeko, talde bakoitzak taldearen estrategia definitu behar du (pentsatu, eztabaidatu, erabaki eta idatzi).
2.Garapen-fasea (zabuetan)
Fase honetan proiektua bera garatu behar dute elkarlanean. Horretarako, hiru azpifase bete behar dituzte:
1. azpi-fasearen helburua: pentsamendu magikoa, sinbolikoa, gorputzekoa, hitzezkoa, fantastikoa eta poetikoa lantzeko baliabideak ezagutzea. Horretarako: 1) dokumentazio-bilatze kooperatiboa egin behar dute (zer dira pentsamendu mota horiek, zertarako balio dute eta zein dira lantzeko baliabideak).
2. azpi-fasearen helburua: euskararen erabilpenerako eskolaz kanpoko ekintzei (baliabide-mota, antolakuntza eta metodologia-irizpideak) buruzko informazioa aztertzea. Horretarako: 1) bost artikulu irakurri behar dituzte puzzle teknikaren bitartez (bakarka eta taldeka) eta 2) eztabaida gidatua proposatzen da (zein zailtasun detektatzen dira?).
3. azpi-fase honetan, hezkuntza-errealitate berrien inguruko hausnarketa egitea. Horretarako: 1) bost artikulu irakurri behar dituzue puzzle teknikaren bitartez (bakarka eta taldeka) eta 2) eskolako maisu-maistra batekin elkarrizketa bat diseinatu eta grabatu behar dute. Beraz, bilera hori prestatu behar du talde bakoitzean, ondoren taldeetako adituen artean beharrak, helburuak eta abar erabaki behar dituzte (bakarka, taldeka eta adituen taldea).
3. Aurkezpen-fasea (jolastxiki)
Fase honetan proiektuaren azken emaitza aurkeztu behar dute eta taldekide bakoitzak proiektu horren atal txiki bat garatu du. Beraz, lehenbizi dokumentuaren diseinu orokorra adostu behar dute (bereziki, aurkibidea eta gaien antolamendua eta diseinu-irizpideak). Ondoren, bakoitzak txostenaren atal labur baten ardura hartu du eta hori banaka prestatu. Gainera, elkarri zuzendu behar diote prestatutako lagina, eta hobekuntzarako proposamenak ere egin behar dizkiote elkarri. Eta azkenik beren proiektuaren ahozko aurkezpena egin dute (bakarka eta taldekoa). Aurkezpen horretan talde bakoitzak beste taldeak aurkeztu duen proiektuaren alderdi sendoak eta ahulak zerrendatu ditu. Eta ikaskideek egindako atalen artean, hiru aukeratu dituzte: a) interesgarriena; b) landuena; c) estiloaren aldetik eredugarriena. Azkenean, programatuta egon arren denbora faltagatik ez ziren elkartu alorreko profesionalekin, azken hauek proiektuen gaineko balorazioa egin zezaten.