Bertako produktuen papera enpresa baten Lehia Abantaila Iraunkorrean (LAI): Eroski kasua
View/ Open
Date
2019-06-07Author
Elosua Elustondo, Naiara
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken urteotan kontsumo patroi edota ohiturak aldatu egin dira eta gaur egungo kontsumitzaileek jarrera arduratsuago bat dute elikagaiak erosi eta kontsumitzerako orduan. Ondorioz, hainbat banaketa enpresek egungo kontsumo eredu berrietara egokitzeko helburuarekin, euren lehia estrategia aldatu dute.
Estrategia errotik aldatu duten enpresetako bat Eroski izan da, non, kostu baxuen bidez lehiatzetik desberdintze estrategia izatera pasatu den, estrategia berri honetan bertako produktuek garrantzi handia dutelarik.
Ikerketa lan honen helburu nagusia, beraz, produktu lokal hauek enpresa baten Lehia Abantaila Iraunkorrean (LAI) duten papera zein den jakitea da, honi erantzuna eman aurretik beste aspektu bazuk ikertu direlarik (estrategiaren testuingurua, banakuntza sektorearen bilakaera, etnozentrismoa eta honek kontsumitzaileen erosketa jarreran duen eragina, etab.).