Garapen iraunkorrerako helburuak: administrazio-kontseiluetako genero berdintasunaren gaineko informazio dibulgazioa
Laburpena
Garapen jasangarrirako 2030 Agenda azalduz hasten da gure lana, geroago, genero-berdintasunerako 5. helburuan zentratuko gara, horren eta gainerako helburuen arteko lotura azalduz. Administrazio-kontseiluetan aniztasunak duen garrantzia azpimarratuko dugu, baita genero-aniztasunari buruzko informazio ez-finantzarioko araudia errepasatu. Azkenik, hainbat erakundek genero-berdintasunari buruz ematen dituzten gomendioak ikusiko ditugu. Alde batetik, gaur egungo araudia eta gaiari buruzko literatura akademikoa bibliografia-iturri gisa erabiliko dira. Beste alde batetik enpresek prestatu eta argitaratutako informazio ez-finantzarioaz baliatuko gara.