Negozioen Kudeaketarentzako Zuzenbiderako Sarrera
View/ Open
Date
2024-09Author
García Lupiola, Asier
Metadata
Show full item recordAbstract
Ikasmaterial hau Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa
Fakultateko Elkano Ataleko ikasle euskaldunengan pentsatuz egin da. Hain
zuzen ere, Negozioen Kudeaketako Graduko lehen mailako Zuzenbiderako
Sarrera eta Ondasun Zuzenbide Pribatua irakasgaiarentzako euskarazko
ikasmaterial gisa garatu da, eta irakasgaian landu behar diren eduki teorikoen
oinarriak jasotzen ditu.
Hala ere, unibertsitate-gradu askotako irakasgaietan beharrezkoa da
Zuzenbidearen ikuspegi orokor bat, bereziki gizarte-zientzietako graduetan.
Horietan, mesedegarria izan daiteke ondasun-zuzenbidearen gaineko azterketa
ere. Kasu horietan guztietan ikasmaterial hau Zuzenbiderako sarrera gisa erabil
daiteke, eta, nahi izanez gero, garatu nahi diren gaiak eskuliburu
erabilgarrienekin osatu daitezke.
Hori da, hain zuzen ere, testu honen helburua: Zuzenbidearen arlo
orokorren hasierako azterketa eskaintzea, baita Ondasun Zuzenbidearena ere.
Lehenengo esparruari begira, lehenik eta behin, Zuzenbidearen eta
Zuzenbide Zibilaren ikuspegi orokorra aurkezten da. Bigarrenik, Zuzenbidearen
testuingurua eta iturburuak aztertzen dira. Ondoren, Zuzenbidearen subjektuak
eta eskubide subjektiboak. Bigarren esparrua, ekonomia eta enpresa arloko
ikasleentzat bereziki, etorkizunean MerkataritzaZuzenbidea ikasteko oinarria da.
Horrela, jasotzen den azterketa ondare eta eskubide errealekin hasten da,
betebeharrekin eta negozio juridikoarekin jarraituz, eta, azkenik, kontratuaren
arauketa orokorra aztertzen da, baita kontratu mota ezberdinena ere.
Ikasmateriala egiteko funtsezko oinarri juridiko gisa Konstituzioa eta Kode
Zibila hartu dira, azken horrek 2023. urtera arte izan dituen eguneratzeak barne.