Resumen
Hezkuntzaren erronka nagusietako bat eskola-komunitatean bizikidetza erreala
eta kultura ezberdinen arteko truke positiboa sustatzea da, aniztasuna aberastasun
bihurtuz. Ikerketa honetan, Gasteizko eskola publiko bateko esku-hartzea aurkezten
dugu; helburua izan da eskola-komunitateak prozesu parte-hartzaile baten bidez
bizikidetza eta kulturartekotasuna sustatzeko proposamenak egitea, eta hori lortzeko
World Café tresnaren baliagarritasuna ebaluatzea. Horretarako, hiru tresna uztartu
dira: familientzako galdetegi bat, World Café tresnan oinarritutako parte-hartze
saio bat eta prozesuaren inguruko asebetetze-galdetegi bat. Eskola-komunitateak
irudikatu duen ametsetako eskolaren ezaugarri nagusietako batzuk dira elkartasuna,
eskubide-berdintasuna eta diskriminaziorik eza. Hori lortzeko, elkartzeko eta elkar
ezagutzeko espazioak sortzea eta eskolan presente dauden kultura ezberdinak
ezagutzeko aukerak sustatzea proposatu da. Parte-hartzaileen balorazio positiboen
oinarrian ikusi da World Café-a tresna lagungarria izan daitekeela eskola-komunitateetan
lan egiteko.